2012-05-23

Okil beltza

Argitaratu dute Arabako Okil Beltzari buruzko azterlana. Hemen aurki daiteke: "Distribución y población del Picamaderos negro Dryocopus martius en Álava. Año 2011".

Azken urteotan Euskal Herrian hauteman den hedapenaren berri ematen da, eta haren arrazoiak azaltzen dira.

Aipagarria da mendebaldean hedatzen aritu den urteetan, Landetako populazioa ere hedatu egin dela eta dagoeneko kostaraino zabaldu dela okil beltza. Lehen orkatzarekin gertatu bezala, oraingoan ere Euskal Herrian elkartuko dira berriz luzaro banatuta egon diren bi populazio, Kantaurialdekoa, alde batetik, eta Auñamendikoa, bestetik.

Zorionak egileei, José Antonio Gainzarain eta Txema Fernández García, eta azterlanean laguntzen jardun duten boluntario guztiei.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina